XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez du ezer esan hark.

Emakumezkoa, bere egitekoa amaitu ondoren, gure alderuntz etorri da.

, esan digu, nik erantzun diot.

, gehitu dit.

Udaletxeruntz joan da, esku batetan eskupoltsa iluna duela, soinean abrigo beltza, galtzerdi eta oinetako beltzakin.

Kolore beltza zerbait pardoa da.

Pauso arinean dihoa emakumezkoa.

Nik Egin erosi diot saltzaileari, ehun pezetako txanpon bat luzatuz.

Laster ordaina ekarri dit barrutik, bitartean kanpoan orma kontra dagoen mahaitxotik egunkaria hartu diodala.

Arenalean, ia inor ez da ageri: 10:17/11.

Arenaleko parkean ia inor ez dago: banku batean gizonezko heldu heldu bat eserita, autobusen geltokian gizonezko eta emakumezko heldu heldu eta adineko batzu zutik eta zain.

Autobusak datoz Arenal erdiruntz.

Azoka txabolak, denak itxita daude.

Sanikolas elizako sarrera nagusiko karteldegia, 10:12.

Ezkerretik eskubira begiratuta, Sanikolas elizaren sarrera nagusiko karteldegian, bi zatitan banatuta dagoena, iragarki hauek daude erantsita: 1. zatian: - MISAS, gazteleraz, goitibeheraka antolatutako paper zuri batetan, hiru folio tamainukoa berau, eskuz idatzita.

Ez dut gehiago apuntatzen.